lunes, 31 de enero de 2011

GOSE JOKOAK (Los juegos del hambre)

  Gose jokoak, Suzanne Collins idazle eta telebistako gidoilari estatubatuarraren nobela arrakastatsua euskarara ekarri du Alberdania argitaletxeak. Iaz plazaratu zen AEBetan eta jadanik berrogei bat hizkunzatara itzuli da. Euskara-tzeaz, berriz, Koro Navarro arduratu da.
Etorkizun hurbil batean girotutako istorioa da. «Izan liteke 2050ean girotutakoa -esan zuen Koro Navarro itzultzaileak atzoko aurkezpenean-. Hondamendi handi bat gertatu da eta herritxo bat atera da garaile. Han Kapitolioak agintzen du eta, urtero, 24 gazte behartzen dituzte Gose Jokoetan lehiatzera. Eta gainon-tzeko hiritarrak behartuta daude, baita ere, lehia hori telebista bidez ikustera. Joko horietan bat bakarra izan daiteke irabazle; besteak, berriz, hiltzera kondenatuta daude. Protagonista neska jator bat da. Eta Suzanne Collinsen erronka zera da, nola lortu neska hori irabazle izatea jatortasuna galdu gabe? Azkenean idazlea garaile ateratzen da eronka horretatik».
Protagonistak, Katnisse izeneko neskak, bere jarrerarekin erakutsiko du, egoera muturrekoenetan ere, leku egin behar zaiola maitasunari eta errespetuari, eta tiranoei kontra egin behar zaiela, norbere printzipioei eutsiz.
Alberdania etxearen izenean, Inazio Mujika Iraolak esan zuen argitaletxe honentzat «apusta» dela liburu hau, eta lortu dutela gaztelaniazko edizioarekin bateratsu ateratzea euskarazko hau.
«Esan ohi dute hamabost urtetik gorako gaztetxoentzat liburu gutxi daudela euskaraz. Ea ba, hemen dugu bat», adierazi zuen editoreak. «Baina gaztetxoentzako ez ezik, helduentzako ere egokia da, jakina».
 
 

Andrea eta Miriam

No hay comentarios:

Publicar un comentario