martes, 1 de febrero de 2011

Kutxidazu bidea, Ixabel

Kutsidazu bidea, Ixabel Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratutako umore eleberri laburra da.
Erabat arrakastatsua, euskarazko fikzio-libururik salduenetarikoa da. Milaka euskaldunberri nobelako pertsonaiarekin identifikatu dira. Istorio barregarria eta entretenigarria kontatzen du, errealitateren ispilu delarik aldi berean. Izan ere, euskaldun berriek inoiz edukitzen dituzten beldurra eta lotsa erakusten ditu, euskaraz komunikatu ahal izateak sortzen duen poza ahaztu gabe.

Eleberrian, 1978ko uztailean, Juan Martin, gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskararekin, (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.
Goizean eskolak hartu ondoren, laguntza eskainiko die etxeko baserritarrei haien zereginetan. Dena den, heldu bezain laster, konturatuko da Juan Martin gauzak ez direla berak pentsatu zuen bezain errazak.
Alde batetik, herrixkako euskararen zailtasuna. Euskaltegian ikasitakoaren eta familiakoaren artean alde handia dago eta batzuetan ulertu ezinik dabil, bere esanahi pertsonalak asmatzen. Denboraren poderioz, pixkanaka-pixkanaka moldatuko da haien hizkera bereziaz eta etxeko elkarrizketetan parte hartuko du. Euskaltegian lankideak topatuko dituen arren, ez dira oso lagungarriak izango, bakoitzak hizkuntza bere moduan egiten baitu. Txarto pasatuko du protagonistak, bere hizkera "benetako" euskarara itzuli nahian.
Beste alde batetik, baserriaren bizimodura ohitu beharko da. Goiz altxatu, sardexka belarra erabili edo baratzean barazkiak aurkitzen ikaragarrizko abenturak biziko ditu Juan Martinek, baserritarren begi txundituen aurrean. Hala ere, guztia ez da hain latza izango, baserrian bizi den bere adineko neskari esker, Isabeli esker, hain zuzen ere. Bi gazteak maiteminduko dira elkar, eta neska mutilaren aholkulari gisa arituko da, barregura ekiditen Juan Martinek hanka sartzen duen bakoitzea

ITURRIA: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kutsidazu_bidea,_Ixabel

Soinujolearen Semea

Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala: "Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan".

ITURRIAK:  http://www.atxaga.org/bibliografia/soinujolearen-semea

lunes, 31 de enero de 2011

3MSC (3 metros sobre el cielo)


 Pelikula berria da, Mario Casas eta Maria Valverdek protagonizatutakoa.Amodiozko istorioa da, zeinetan ezinezko amodioa benetako pasioan batean bihurtzen den. Babi (Maria Valverde) erdi-goi mailako klase sozioalean hezitutako neska da, eta H (Mario Casas), berriz, guztiz kontrakoa, hau da, arazo askotan sartzen dena eta beti arriskuan dabilena.

ITZULITA
ITURRIA: Wikipedia: 3MSC

GOSE JOKOAK (Los juegos del hambre)

  Gose jokoak, Suzanne Collins idazle eta telebistako gidoilari estatubatuarraren nobela arrakastatsua euskarara ekarri du Alberdania argitaletxeak. Iaz plazaratu zen AEBetan eta jadanik berrogei bat hizkunzatara itzuli da. Euskara-tzeaz, berriz, Koro Navarro arduratu da.
Etorkizun hurbil batean girotutako istorioa da. «Izan liteke 2050ean girotutakoa -esan zuen Koro Navarro itzultzaileak atzoko aurkezpenean-. Hondamendi handi bat gertatu da eta herritxo bat atera da garaile. Han Kapitolioak agintzen du eta, urtero, 24 gazte behartzen dituzte Gose Jokoetan lehiatzera. Eta gainon-tzeko hiritarrak behartuta daude, baita ere, lehia hori telebista bidez ikustera. Joko horietan bat bakarra izan daiteke irabazle; besteak, berriz, hiltzera kondenatuta daude. Protagonista neska jator bat da. Eta Suzanne Collinsen erronka zera da, nola lortu neska hori irabazle izatea jatortasuna galdu gabe? Azkenean idazlea garaile ateratzen da eronka horretatik».
Protagonistak, Katnisse izeneko neskak, bere jarrerarekin erakutsiko du, egoera muturrekoenetan ere, leku egin behar zaiola maitasunari eta errespetuari, eta tiranoei kontra egin behar zaiela, norbere printzipioei eutsiz.
Alberdania etxearen izenean, Inazio Mujika Iraolak esan zuen argitaletxe honentzat «apusta» dela liburu hau, eta lortu dutela gaztelaniazko edizioarekin bateratsu ateratzea euskarazko hau.
«Esan ohi dute hamabost urtetik gorako gaztetxoentzat liburu gutxi daudela euskaraz. Ea ba, hemen dugu bat», adierazi zuen editoreak. «Baina gaztetxoentzako ez ezik, helduentzako ere egokia da, jakina».
 
 

Andrea eta Miriam

Aurkezpena

        Gu Andrea eta Miriam gara, Eunate BHI-ko 2. batxilergoko ikasleak, eta blog honetan hainbat liburu eta filmei buruz hitz egingo dugu. Horretaz gain, musikaren inguruan ere ibiliko gara.
   
        Espero dugu gustokoa izatea eta zuen ideiak ongi etorriak dira.


                                                       Andrea eta Miriam